Txiki txikitatik kantatzea asko gustatu izan zait eta bat-batean konturatu gabe oholtza baten gainean agertu nintzen, abesten, nire ametsak errealitate bihurtu nituela.
Bitartean irakasle lanetan nenbilen eta ohartu gabe nire esnantze espirituala agertu zen.
Orduantxe ulertu nuen irakaskuntza lanetan ibiltzeak zertarako balioko zidan.
Gaur egungo egoera "maestriaz" ulertzeko eta lausotzeko.
Maitane naiz eta bitartekaria, kanalizatzailea eta klaribidentea naiz besteak beste.
Nire maitasuna, ilusioa eta argia jarri dut Mahessatay deituriko proiektu honetan.
Etengabe ikasten nabil eta besteekin nire ikasketak konpartitzea gustuko dut.
Bizitza zeharo aldatu bazait ere, nire arima hor izan da beti, batzuetan oso urrun sentitu arren, ihes egin ez duena.
Orain nor naizen badakit, arimaren presentzian bizi nahi dudalako. Horretarako meditazioa egiten dut eta baita Yoga ere.
Bidaiatxoak egitea gustuko dut eta ezinbestekoa iruditzen zait errealitatea beste ikuspegi batetatik ikusteko.
Artelanak ekozten ditut, musikaz gozatzen dut eta dantzatzea izugarri gustatzen zait.
Irribarrea eta maitasuna jartzen dut egiten dudan guztian eta proiektu hau, mahessatayk guzti hori du. Asetuta guztiz hortaz.
Mila esker letra hauek irakurtzeagatik nor naizen ederto definitzen dutelako.
A! eta nola ez!
ABESTEN JARRAITZEN DUUUT!
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.